Zubietako errotak 934 bisitari izan zituen iaz

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 8a, 14:00
Iturengo Pulunpa eskolako ikasleak 2019an Zubietako errotara egindako bisita batean.

2020an baino 51 gehiago dira, baina 2019an baino 1.534 guttiago

Joan den urtean 934 bisitari izan zituen Zubietako errotak, 2020an baino 51 gehiago (+%5,78). Halere, pandemia aitzineko urteetako datuetatik urrun dago oraindik bisitari kopurua. 2019an 2.468 lagun hurbildu ziren Zubietako errotara.

Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuak emandako datuen arabera, Nafarroako museoek 215.823 bisita izan zituzten iaz, urtebete lehenago baino %142,27 gehiago. Xabierko Gazteluaren Museoa da bisitari gehien (58.809) jaso dituen zentroa; segidan Nafarroako Museoa (29.279) eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa (21.832) daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun