Herri-kirol ikuskizunaren bueltan ikusle andana bildu zen Iturenen Kontuen Egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 7a

Bertze urte batzuetan baino xumeago, baina inauteriak ospatu dituzte aurten Ituren eta Zubietan. Egun batzuez mozorro eta joareak dantzan ibili ondotik, larunbatean bukatu ziren Iturengo inauteriak Kontuen Egunarekin. Herri-kirol ikuskizuna egin zuten gazteek herriko plazan, eta jende andana bildu zen beren saioa ikustera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun