Malerrekako eskuz binakako txapelketak senior mailako finalistak ere ezagutu ditu

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 3a, 09:00

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako finalerdiak jokatu dituzte otsailaren 2an, asteazken arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Asteazkenean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Senior

  • Riol (Izarra) eta Aranburu (Eple), 15 – Oskoz (Oberena) eta Oliden (Lapke), 22
  • Salaberria (Hernani) eta Senosiain (Lagunak), 7 - Larrañaga eta Garmendia (Lapke), 22

 

Gisa honetara, senior mailan, Oskoz eta Oliden, Larrañaga eta Garmendiaren kontra ariko dira martxoaren 5ean jokatuko diren finaletan.

Elite mailan, Iturengo Ugaitz Elizaldek (Zugarralde) eta Urruzolak (Pagazpe), Exposito (Hernani) eta Aizpuru (Tolosa) izanen dituzte arerio finalean.

Kategoria ttikiagoetako finalistak igande honetan Lesakan eta Donezteben jokatuko dituzten finalerdien ondotik jakinen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun