Joare soinuak bueltan dira Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 31a, 15:00

Murrizketekin bada ere, inauteriez gozatzeko aukera izan dute aurten aurtiztarrek, iturendarrek eta zubietarrek. Joaldun gazteak, gaztetxoak zein helduak, joare soinuak karriketan zabaldu dituzte. Gaur Iturenen egin dute hitzordua. Horrekin batera, ohi baino guttiago, baina mozorro batzuk ere ikusi dira.

 

Zubietako joaldunek ere Aurtizkoekin bat egin dute Iturengo bidean:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun