Idazketa tailerra abiatuko da otsailaren 1ean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 28a, 09:00
Donamarian bizi den Elixabet Badiolak gaur eginen du bere azken liburuaren aurkezpena Doneztebeko liburutegian.

Gaur 18:00etan Elixabet Badiolak bere azken eleberria ere aurkeztuko du

Poesia tailerraz eta irakurketa taldeaz gain, otsailaren 1ean idazketa tailerra martxan jarriko dute liburutegian. Ekimen honen helburua norberak sormen artistikoa garatzea, norberak barruan bere baitan dituen bizipenen kontaketa idaztea eta gainerakoekin partekatzea da. Hitzorduak hamabortzero izanen dira, liburutegian, 18:00etatik 20:00etara. Interesatuek 948 48 09 09 telefonora deitzen ahal dute.

Liburu aurkezpena

Elixabete Badiola Leonen Antes de la última casa eleberriaren aurkezpena ilbeltzaren 28an, ortziralea, 18:00etan eginen dute liburutegiko aretoan. Bertaratzea honako telefono honetan konfirmatu behar da: 669 27 03 23.

Irakurketa taldea

Ilbeltzaren 31n, astelehena, gaztelaniazko irakurketa taldeak hilabete honi dagokion lana landuko du: El vagón de las mujeres; otsailerako aukeratutako lana Esther Tusquetsen Correspondencia privada eleberria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun