Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako konpetizioa abiatu da urtarrilaren 26an, asteazkenean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu dituzten final laurdenekin. Ez zen berdintasun handirik izan eta erabakia gelditu da otsailaren 2ko finalerdietako protagonistak zein izanen diren.
Asteazkenean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan
Senior
- Kañamares (Lagunak) eta Ballarena (Txaruta), 6 – Larrañaga eta Garmendia (Lapke), 22
- Ruiz de Larramendi eta Oliden (Lapke), 22 – Odriozola eta Alonso (Abantzu-Zestoa), 17
- De la Torre eta Senosiain (Lagunak), 22 – Loidi eta Urdangarin (Ataun), 16
- Murillo (Buruzgain) eta Lazkoz (Larraun), 7 – Riol (Izarra) eta Aranburu (Eple), 22