Kalitate turistikoaren ziurtagiria jaso du Elgorriagako bainuetxeak Madrilen

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 17:00

Sari banaketa Cibeles jauregiko Kristalezko galerian izan zen joan den astean

Elgorriagako bainuetxeak kalitate turistikoaren 'Q' markaren ziurtagiria jaso zuen pasa den astean Madrilen, Cibeles jauregiko Kristalezko galerian. Ziurtagiri hau 2021ean 'Q' marka lortu duten edo berritu duten enpresei eman zaie, eta kalitate turistikoa saritzen eta aitortzen du.

Honez gain, geldialdi teknikoa egin duela jakinarazi du bainuetxeak eta otsailaren 11n irekiko dute berriz ere, hainbat berritasunekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun