Desfibriladorearen erabilera ikastaroa finantzatzeko jarduerak antolatu dituzte larunbatean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 16:00

Otsailaren 5ean izanen da desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa.

Otsailaren 5ean, larunbata eginen dute Sunbillan desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa, eta ikastaro hori diruz finantzatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. 

Egun osorako egitaraua antolatu dute Sunbillan larunbaterako. Goizean, 11:00etan hasita Zapatilla eta toka lehiaketa eginen dituzte plazan. Arratsaldean izanen du segida egitarauak. 15:30ean mozorro lehiaketa eginen dute plazan. 16:00etan herri kirolak izanen dira eta ondotik bingoa eginen dute. Eguna bukatzeko 19:00etan talo jatea izanen da. 

Derrigorrezkoa izanen da Covid-19a prebenitzeko neurriak betetatzea: musukoa paratua izatea, pertsonen arteko distantzia errespetatzea eta gela erabiltzea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun