Josetxo Ezkurraren omenezko XXXI. pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 19:00
Josetxo Ezkurra zena gogoratuko dute berriz ere bere omenez jokatuko den pilota txapelketarekin.

Lau eta erdiaren barrenean jokatuko den buruz buruko txapelketa martxoaren 8an abiatuko da eta otsailaren 13ra arte apuntatzen ahal da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita hamaikagarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Eskuz banaka eta lau eta erdiaren barrenean jokatuko den txapelketan, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 13ra bitarte.

Horretarako, salaae@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da eta izen emateko orrian, telefono zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dira. Benjamin eta alebin mailan Nafarroako pilotariak bakarrik onartuko dituzte.

Txapelketa martxoaren 6an edo 13an hasiko da eta maiatzaren 14an jokatuko dituzte finalak. Maila guztietan txapelketa irekia izanen da, kategoria bakoitzeko 32 pilotari onartuko dira eta kanporaketa moduan jokatuko da. Igande goizez jokatuko dira partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun