Biolontxelo kontzertua izanen da bihar Oizko Herriko Ostatuan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 11:00

Hilabete batzuk itxita egon ondotik gaur irekiko dute Oizko Herriko Ostatua. Kudeatzaile berriek adierazi dutenez, gogoz daude ostatuan lan egiteko, eta biharko musika emanaldia antolatu dute. 

Hello Cello taldearen kontzertua izanen da. David Johnstone eta Paula Gomez biolontxelistek hainbat kanta interpretatuko dituzte tartean Luigi Boccheriniren hainbat pieza eta Mikel Laboaren Txoria Txori.

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun