Zubietako inauteriei buruzko panel informatiboak paratu dituzte estalpean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 20a, 18:00

Zubietako inauterien inguruko informazioa, testigantzak eta argazkiak biltzen dituzten bortz panel jarri dituzte Zubietako estalpean. Pello Iriartek diseinatu ditu, Luis Mari Etxartek eta Izaskun Zubialdek utzi dituzte lehengo eta oraingo argazkiak eta testigantzak lorttzeko Eusko Kultur Fundazioaren laguntza ere izan dute.

Paneletako batean joaldunen ibilbidea ageri da, bertze batek inauterietako pertsonaiak biltzen ditu, bertze batek egunez eguneko egitaraua eta bertze bitan antzinako inauteriak kontatzen dituzten testigantzak. QR kode baten bidez bideoak ere ikus daitezke. Estalpean paratu dituzte, arkupeen azpian dagoen zati irekian. Modu horretan, herrtarrek edo herrira hurbiltzen den edonork du ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun