Elizalde eta Urruzola, Exposito eta Aizpururen kontra ariko dira Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketako elite mailako finalean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 20a, 11:00

Asteazkenean Donezteben jokatutako finalerdietan nagusitu ziren.

Malerrekako eskuz binakako hogeigarren pilota txapelketaren barrenean elite mailako finalerdiak jokatu dituzte ilbeltzaren 19an, asteazken arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Honenbertzez, Ugaitz Elizalde iturendarra otsailaren 19ko finalean izanen da.

Asteazkenean Donezteben elite mailako finalerdietako emaitzak:

  • Elizalde (Zugarralde) eta Urruzola (Pagazpe), 22 - Elola (Aurrera Tolosa) eta Cuairan (Erreka), 17
  • Exposito (Hernani) eta Aizpuru (Tolosa Aurrera), 22 - Irribarria eta Garmendia (Lapke), 17

Beraz, otsailaren 19ko finalean Elizalde eta Urruzola, Exposito eta Aizpururen kontra ariko dira.

Heldu den asteazkenean, ilbeltzaren 26an, hasiko dira senior mailakoak eta otsailaren 2an jokatuko dituzte kategoria honetako finalerdiak. Kategoria ttikienetako finalerdiak, berriz, otsailaren 6an jokatuko dituzte, baina oraindik zenbait jardunaldi jokatzekoak dituzte benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil maila hauetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun