Zeroz beheitiko bi graduko hortz zorrotzak ez zituen kikildu, eta 09:00etan, zintzo demonio ekin zioten bortz orduko lanari.
Hasieran, behe-lainoa bazegoen ere, goizean zehar eta mendia igo ahala, inguruko herriak eta mendiak ikusteko aukera bikaina izan zuten. Koronabirusa ekiditeko prebentzio neurriak direla eta, bakoitzak bere modura antolatu behar izan zuen txango ondorengo otordua.
Hurrengoa hitzordua Beran izanen dute, otsailaren 15ean.