Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako lehen jardunaldia jokatu dute asteazkenean

Ugaitz Elizalde iturendarrak garaipen garbia lortu zuen, Urrozolarekin batera.

Malerrekako eskuz binakako hogeigarren pilota txapelketa abiatu da. Igandean kategoria ttikietako bikoteak hasi ziren eta ilbeltzaren 12an, asteazken arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan elite mailako lehen jardunaldia jokatu dute.

Asteazkenea Donezteben

Elite maila emaitzak

Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 22 – Astiz eta Gurrea (Larraun), 10

Elizalde (Zugarralde) eta Urrozola (Pagazpe), 22 - De la Fuente eta Sarasa (Buruzgain), 7

Elola (Aurrera Tolosa) eta Cuairan (Erreka), 22 – Etxezarreta eta Aranguren (Eple), 19

Exposito (Hernani) eta Aizpuru (Tolosa Aurrera), 22 – Anso (Zugarralde) eta Gil (Esteribar), 19

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun