Eusko Label binakako txapelketako jardunaldia jokatuko dute ilbeltzaren 15ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 13a, 16:00
Etxekolonea zubietarra bolearen bila txapelketako partida batean. Larunbatean, Mujikarekin batera, Etxeberria eta Iraetaren kontra ariko da.

Larunbatean 18:00etan hasiko da jaialdia Ezkurra pilotalekuan eta aitzinetik eskualdeko pilotari gaztetxoak ariko dira.

Eusko Label binakako txapelketako jardunaldia antolatu dute ilbeltzaren 15ean, larunbatean 18:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Partida nagusian, Etxeberria eta Iraeta, Etxekolonea zubietarraren eta Mujikaren kontra ariko dira. Aitzinetik, Peribañez eta Alduntzin, Rodriguez eta Mondragon II.aren kontra ariko dira.

Txapelketa ofizialeko pilotariak baino lehen, 17:30ean, eskualdeko pilota eskoletako nesken pilota partidua ikusgai izanen da. Jaialdirako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte pilotalekuan bertan.

Igandean Astigarragan

Eusko Label binakako txapelketak segida izanen du igandean ere, 17:00etan hasita Astigarragan. Lehen partidan Iturzaeta eta Azpeitia, Kortazar eta Ezeizaren kontra ariko dira eta lehen mailako txapelketako partidan, Zelaia eta Lopez, Aitzinetik, 16:30ean, bertako pilota eskolako haurren partida jokatuko da. Hemen ere, jaialdira sartzeko 5 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun