Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailakoak jokatzen hasiko dira asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 16:00
Ugaitz Elizalde iturendarra ariko da asteazkeneko bigarren partidan.

Malerrekako eskuz binakako hogeigarren pilota txapelketa abiatu da. Igandean kategoria ttikietako bikoteak hasi ziren eta ilbeltzaren 12an, asteazken arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan elite mailako lehen jardunaldia jokatuko dute.

Asteazkenean 18:30ean Donezteben

Elite maila

  • Zubizarreta eta Garmendia (Lapke) – Astiz eta Gurrea (Larraun)
  • Elizalde (Zugarralde) eta Urrozola (Pagazpe) - De la Fuente eta Sarasa (Buruzgain)
  • Ongay (Irurtzun) eta Cuairan (Erreka) – Etxezarreta eta Aranguren (Eple)
  • Exposito (Hernani) eta Aizpuru (Tolosa Aurrera) – Anso (Zugarralde) eta Gil (Esteribar)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun