Hiru Errege Magoek opariak utzi dituzte Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 16:30

Bertze herri anitzetara bezala, pasa den asteazkenean Doneztebera iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. Kabalgata herriko liburutegitik abiatu zuten. Abenduko uholdeek liburu anitz izorratu zituzten, eta erregeek liburu berriak utzi zituzten bertan opari gisa. Ondotik, auzoz auzo ibili ziren herriko txistulariek lagunduta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun