Hiru Errege Magoak Sunbillan izanen dira bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 4a, 16:00

Osasun egoerarengatik, joan den urtean egin zen modu berean eginen dute aurten ere.

Urtarrilaren 5ean Erregeek ez dute hutsik eginen Sunbillan. 18:00etan Santiburtziotik abiatuko dira eta herri guzitik barna ibiliko dira geldiunerik gabe; Itturburu behera jautsi, Karrika nagusitik pasa, Zubi zaharretik goitu eta goiko auzora igo, hortik Kaikun etxetik Txangenea etxera jautsi, handik Harbizti karrikara, gero Leku Ederrera eta hortik zuzenean berriz Santiburtziora.

Itzulia ongi atera dadin, Guraso elkarteak osasun neurriak hartzea, musukoa jartzea eta segurtasun distantzia mantentzea eskatu du. Herriko familia bakoitza leku finko batean kokatuta beharko da, bizitokitik hurbilen duena, harrera egiteko. Behin Erregeak ikusita, ezin da bertan gelditu edo bertze leku batera joan berriz ikusteko, eta banatuko den oparitxoa ezingo da bertan ireki. Gainera, karrozen atzetik ez joatea eta Erregeei ez hurbiltzea eskatu dute, eta eskutitzak laguntzaileei emanen zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun