Landarte proiektuko erakusketa ikusgai izan da abenduaren 26tik 29ra Zubietako estalpean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 3a, 16:00

Katixa Goldarazena Azpirotzek landutako proiektua izan da, herriko neska kuadrila batekin batera egina.

Abenduaren 26tik 29ra Zubietako estalpean izandako erakusketa, Landarte programaren barnean 2021ko udan Zubietan garatu den proiektu baten aurkezpen eta itxiera izan da. Eta bide batez prozesuan zehar parte hartu dutenei eskertzeko modu bat.

Katixa Goldarazena Azpirotz egileak aipatu duenez, «inauterietako iruditegitik eta hauekin harreman plastiko bat duten topatutako ikusentzunezko materialetatik abiatuta keinuen errepikapena izan da ikerketa lanean aritzeko motibazioa. Ekintza, gorputzen arteko harremanak eta hauen esanahi – irakurketatik abiatuta neska gazte kuadrila batekin batera gorputza jarriz gorpuztu da lana».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun