Garbitzaile bat kontratatzeko prozedura abiatu du Zubietako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 3a, 20:00
Zubietako udaletxea, medikuaren kontsulta eta komun publikoa garbitzeko kontratazioa atera dute.

Aurreko kontratazioa bukatzen dela ikusita, garbiketa lanak egiteko pertsona bat kontratatzeko prozedura abiatu du Zubietako Udalak. 1.800 euroan atera dute kontratazioa, eta proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 7an bukatuko da. Garbitzaileak udaletxea, medikuaren kontsulta eta komun publikoa garbitu beharko ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun