Espainiako Institutu Geografiko Nazionalaren arabera, azken hilabetean hiru lurrikara izan dira TTIPI-TTAPAk hartzen duen eremuan. Atzo arratsekoaz gain, abenduaren 13an eta 19an Bertizaranan bertze bi lurrikara izan ziren: abenduaren 13an 22:10 aldera 1,9 gradukoa eta abenduaren 19an, goizaldean, 03:45 aldera 1,5 gradukoa, 5 eta 7 kilometroko sakoneran, hurrenez hurren.