Azken asteotako gertaerak ikusita, «herria zaintzea guztion ardura» dela oroitarazi du Zubietako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 4a, 08:00

Eguberrietako argiak hautsita, paneletako torlojuak kenduak, Landako farolak hautsita... Azken asteetako gertaerak direla eta, Zubietako Udalak herria zaintzeko deia egin du.

Zubietako Udalak jakinarazi duenez, «aurten ere Eguberrietako argiak nahita hautsiak» agertu dira edota herriko panelen torlojuak kenduak. Aurreko hilabetean Landako farolak hautsi zituzten... Herria zaintzea «guztion ardura» dela oroitarazi nahi izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun