Gazte Burrunbak binakako pilota txapelketako partida ikusteko irteera antolatu du urtarrilaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 12:00

Doneztebeko Gazte Burrunbak urtarrilaren 15erako irteera antolatu du Iruñeko Labrit pilotalekuan esku pilota partida ikusteko. Bazkideentzat 45 euro balio du irteerak, bazkide ez direnentzat, aldiz, 55 euro. 

Goizeko 11:00etan abiatuko dira autobusez Iruñean. Bertan Uslaer jatetxean bazkalduko dute eta ondotik Labrit pilotalekuan binakako pilota txapelketako partida ikusiko dute. Ondotik, bueltarako autobusa 03:00etan izanen da. 

Abenduaren 31 baino lehen apuntatu beharko da Titi ostatuan, eta izena ematearekin bat 10 euroko fiantza ere utzi beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun