Beintza-Labaienera ere ailegatu da olentzero

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 27a, 10:00
Olentzerok bisita egin du aurten ere Beintza-Labaienera eta haur eta gurasoek harrera egin diote.

Urtero bezala Eguberriak iritsi dira eta honekin batera Olentzero ere jeitsi da menditik Beintza-Labaienera. Harrera beroa egin diote herriko haurrek eta guraso talde batek ikazkinari. Arratsaldeko lauretan elkartu dira Labaiengo plazan herriari buelta emateko. Karrikaronda egin eta gero, Beintzako ostatuan txokolatea hartzeko aukera izan dute. Argazkiak eta testua: Arantxa Iturralde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun