Auzoz auzo ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 19:30

Bihar ilunabarrean Doneztebeko karriketan barna ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Jende pilaketak ekiditeko, denekin leku berean elkartu beharrean  auzoz auzo ibiliko dira. Herritarrei dei egin diete norbera bere auzoan gelditzeko, metro eta erdiko distantzia errespetatzeko eta musukoa paratuta izateko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun