Landarte programako erakusketa eginen dute Zubietan abenduaren 26tik 29ra

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 11:00
Zubietako neskak Katixa Goldarazenak gidatutako Landarte programako lan-saio batean.

Katixa Goldarazenak herrian bultzatutako proiektua ikusteko aukera izanen da estalpean.

Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an Katixa Goldarazenak Landarte 2021 programaren barrenean bideratutako proiektuaren erakusketa eginen du Zubietako estalpean. Herriaren tradizioan oinarrituta, gorputzak bizitzan duen presentziari buruzko hausnarketa egin du. Artistak azaldu duenez, «gazte-talde bat gonbidatzen dugu esperimentatzeko eta jolasteko hainbat saiotan pentsatzera, herriaren iraganeko uneak erakusten dizkiguten ikus-entzunezko erregistroen, argazkien eta idatzien artxibotik abiatuta. Erregistroak erakuts diezagukeen hori orainaldira ekartzeko ahalegina».

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako programa da.

Ordutegia

Erakustaldia honako ordutegian ikusteko aukera izanen da Zubietako estalpean: Abenduaren 26an eta 27an, 12:00etatik 14:00:00etara; abenduaren 28an, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta abenduak 29an, 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun