Doneztebeko Erreka elkarteak antolattuako Mendiaren Eguneko ekitaldi nagusia larunbat arratsaldean egindako zinema proiekzio jendetsua izan zen, Ekaitz Maizen eskutik. Goizean, hori bai, Errekaren buzoia bisitatu zuten mendizaleek Bonozorrotz mendian.
Eguberrietako saskia
Errekako Eguberrietako saski paregabeko zenbaki sariduna, berriz, 05169 da aurten. Zenbaki saridun hori agertuko ez balitz erreserbako bi zenbaki ere jakinarazi dituzte: 10962 eta 09158.