Abenduaren 17an egin zuen urteko batzar nagusia Doneztebe Futbol Taldeak eta azken urteetan kluba gidatu duen zuzendaritza batzordeak datozen bortz urtetarako lekukoa utzi dio ilusioz beteta datorren talde berri bati. Garikoitz Urroz izanen da lehendakari berria, azken hamabortz urtetan presidente izan den Jaime Seinen ordez.
Garikoitz Urroz presidentearekin batera, Unai Urroz izanen da lehendakari ordea, Julio Sanchez diruzaina, Anabel Sobrino idazkaria eta bokalak, Koro Zelaieta, Maider Solaberrieta eta Eduardo Bertiz.