Aurtizko ur-bilketa hobetzeko lanen lizitazioa atera dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 19a, 10:00

Urtarrilaren 9an bukatuko da lizitazioan izena emateko epea.

Nafarroako Gobernuak Aurtizko ur-bilketa hobetzeko lanak egiteko lizitazioa atera du. 185.185,18 euroko prezioa (BEZa kanpo) dauka eta urtarrilaren 9ra arte izanen da izena emateko aukera. Iragarkia Interneten dago lizitazioaren informazio eta baldintza guztiekin eta bertan lortu daiteke eskabidea egiteko bete beharreko dokumentazio.

3 hilabeteko epea izanen da lanak egiteko. Aurtitz eta Ezkurra erreketako ur-bilketa hobetu behar da, Aurtizko ponpaketa-estazioan. Zubietatik datozen eroanbideetan ere egin beharko dira lanak, San Anton eta Txitxillon. Helburua Aurtizko ur-bilketa guztiak hobetzea da, funtzionamendu egokia izan dezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun