E•remontek antolatutako binakako txapelketaren finala gaur jokatuko dute Labriten

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 17a, 09:00

Joan den ortziralean Elizondon Uterga eta Ion nagusitu baldin baziren ere, gaur Labriten jokatuko den finalerako pronostiko garbirik ez da.

Uterga eta Ion, Aldabe eta Azpirozen kontra ariko dira eta 19:00etan hasiko den jaialdian Pablo Lekuberri zena ere gogoratuko dute.

E•rremonte enpresak Euskal Jai Berri Fundazioaren laguntzarekin antolatutako binakako erremonte txapelketaren finala gaur jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek, Aldabe eta Azpirozen kontra.

Ortziralean 19:00etan hasiko da jaialdia, berriki hildako Pablo Lekunberri erremontista gogoratuz. Ondotik, jaialdiko lehen partidan, Matxin III.a eta Otano, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira. Segidan, 20:00etan jokatuko dute final handia Utergak eta Ionek, Aldabe eta Azpirozen kontra. Navarra TV telebista kateak zuzenean emanen du finala. Joan den ortziralean Elizondon jokatutako finalerdietako ligaxkako partidan Uterga eta Ion erraz nagusitu ziren, baina finala bertze partida bat izanen da, laburragoa den bertze pilotaleku batean eta bertze material batekin.

Sarrera 10 euro kostako da eta bildutakoa, oso-osorik, ADANO elkartearentzat izanen da.

Errenbantxa Hendaian

Gaurko finalak errebantxa ere izanen du Hendaian, atzo Hendaiako udalak aurkeztu zuenez. Erremonte Fundazioak antolatuko du jaialdia, Hendaiako udalarekin duen urteko hitzarmenaren bitartez, E•remonte enpresaren eta Endaiarrak pilota elkartearen laguntzarekin. Jaialdia Hendaiako Marin ospitalean ingresatuak daudenak laguntzen dituen Les Deux Jumeaux elkartearen alde izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun