Erreka Kirol Elkarteak larunbatean eginen du Eguberrietako saskiaren zozketa

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 19:00
Eguberrietako saski paregabea osatu du aurten ere Erreka Kirol Elkarteak.

Aurten ere, Eguberrietako saski ederra osatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, eta larunbat eguerdian eginen du zozketa elkartearen egoitzan. Saridunak hamabi eguneko epea izanen du saria hartzera joateko.

Ostizeko erakusleihoan dago Erreka Kirol Elkarteak osatu duen saskia: mendiko bizikleta, telebista, ordenagailua, robot aspiragailua, merkatari eta zerbitzuen elkarteko 150 euroko balea, asteburu-pasa, inguruko jatetxe batean bi pertsonentzako otordua, 150 euroko balea erregaian, Lacturale produktuen lotea, hutsean ontziratzeko makina, urdaiazpikoa, turroiak, ardoa... Saski horren zozketa larunbatean, abenduaren 18an, 12:00etan eginen dute, elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun