Abenduaren 17an (ortziralean) Ana Jaka idazlearekin bi solasaldi izanen dituzte Doneztebeko liburutegian. 17:00etan bere poesiaren lanketa, errezitaldi eta solasaldia eginen du. Ekimen hau Poesia tailerraren barrenean kokatuta dago. 19:30ean, berriz, bertze solasaldia eginen du Ez zen diruagatik izan eleberriaren inguruan. Hau Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldearen jardueraren barrenean kokatu behar da.
Irakurle talde hau udazken honetan egituratu da eta Doneztebeko udalaren laguntzarekin idazlearen solasaldia antolatzeko aukera izan du. Bi solasaldiak irekiak dira, beraz, Jakaren obra ezagutu nahi duena liburutegira hurbiltzen ahal da. Bertzetik, aipatu liburutegia abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra itxita egonen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!