Euriteak 2021.12.10

Doneztebeko Udalak eskerrak eman die herritarrei egindako auzolanarengatik

Uholdeek eragindako kalteak konpontzeko eta garbitzeko, auzolan deialdia egin zuen asteburuan Doneztebeko Udalak. Katiuskak jantzita eta palarekin eskuetan, jubilatu, heldu, gazte eta umeak buru-belarri aritu ziren garbiketa lanetan liburutegian, parkean, auzokideen garajeetan eta karriketan. Udalak eskerrak eman die doneztebarrei eta inguruetatik hurbildutako guztiei «txarretik onena ateraz elkartasuna erakusteagatik». Irudiak: Marga Erdozain

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun