Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, eta Beintza Labaiengo udalaren laguntzarekin, abenduaren 12an, igande eguerdian, Nafarroako aizkora txapelketa nagusiaren finala jokatu zuten Labaiengo plazan. Lehia hasi aurretik, Donato Larretxeari omenaldia eskaini zitzaion. herriko lagun talde baten eskutik, aizkora munduan elkarrekin egindako ibilbideagatik. Oier Larretxeak ohorezko aurreskua dantzatu ondotik, oroigarria eman zioten. Lehiari dagokionez, Iker Vicentek jantzi zuen zazpigarren aldiz txapela, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko 33 minutu eta 53 segundotan ebaki ondoren. Argazkiak eta testua: Arantxa Iturralde
Bigarren posturako aurreikusi zitekeen lehiarik estuena, baina hori ere nahiko erraz eskuratu zuen Zigako Joxean Etxeberriak (36.16), baita hirugarrena ere Eneko Saralegik (37.45). Laugarren postuan Jon Rekondo leitzarra gelditu zen (39.12) eta lehen aldiz txapelketa honetako finalean parte hartzen zuen Julen Olano leitzarra bosgarren (39.39).
Giro bikaina izan zen, eguraldi aldetik. baita bertan bildutako jendeagatik ere.
SAILKAPENA
- Iker Vicente, 53
- Joxean Etxeberria, 36.16
- Eneko Saralegi, 37.45
- Jon Rekondo, 39.12
- Julen Olano, 39.39