Urrezko Aizkolari Kopako finalerdia jokatuko dute abenduaren 12an, igandean 12:00etan Aiako (Gipuzkoa) probalekua. Patxi Mindegia zubietarra izanen da eskualdeko eta Nafarroako ordezkari bakara eta berekin batera bost gipuzkoar ariko dira: Julen Gabirondo, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Hodei Ezpeleta, Suharri Rodriguez eta Xabier Zaldua. Sei kanaerdiko moztu beharko dituzte eta abenduaren 31n Asteasun jokatuko den finalerako hiru txartel izanen dituzte jokoan.
Binakako harri-jasotze txapelketako finalerako sailkatzeko azken jardunaldia
Binakako harri-jasotze txapelketako finala ere abenduaren 31n jokatuko dute Asteasun. Sailkapen jardunaldietan kilo gehien jaso duten hiru bikoteak sailkatuko dira eta igandean Aian izanen da azken jardunaldia. Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga eta Jon Unanue Goenatxo III.aren kontra ariko dira.