Urteroko ohiturari eutsiz eta egungo osasun egoerari lotuta Mendiaren Eguna antolatu du Erreka kirol elkarteak abenduaren 18rako.
Larunbat goizean, 07:30ean autobus geltokitik abiatuta mendi irteera eginen dute. Menditik bueltan, 12:30ean, poteoa izanen dute eta 14:30ean bazkaria. Titi ostatuan eman daiteke izena abenduaren 15a arte.