Pilota egokituko Espainiako lehen txapelketako finalean izanen da Asier Navaridas sunbildarra

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 20:00

Ortzegunean egin zuten finalen aurkezpena. Aitzinean, erdian, Asier Navaridas sunbildarra, alde banatan Aingeru Senperena eta BeƱat Lizaso dituela.

Desgaitasun fisikoa dutenen pala txapelketako finala jokatuko du igande eguerdian Labriten.

Pilota egokituko Espainiako txapelketa jokatu dute aurten lehen aldiz, desgaitasun fisikoa (gurpildun aulkian) eta buru-desgaitasuna duten 50 pilotarik. Finalak abenduaren 12an, igande eguerdian jokatuko dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan eta bertan izanen da Sunbillan bizi den Asier Navaridas.

Desgaitasun fisikoa duten hamabi pilotari aritu dira, sei bikote. Finalean ,Aingeru Senperena (Bidania) eta Mikel Merino (Donostia), Asier Navaridas (Sunbilla) eta Beñat Lizaso (Oiartzun) bikoteak ariko dira.

Buru-desgaitasuna duten pilotarien finala, berriz, Zumaiako Leire Esnal eta Zestoako Jurdan Arakistain eta Zarauzko Xabier Villar eta Mutrikuko Eneko Sagarmendik jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun