Goiener energia berriztagarrien kooperatibaren hitzaldia izanen dute Donamarian asteartean

Aniztarrekin bildu ziren kooperatibako kideak duela bi urte energia berriztagarriei buruz aritzeko.

Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibak hitzaldia emanen du abenduaren 14ean, asteartean, Donamaria-Gazteluko udaleko erabilera anitzeko gelan, 19:00etatik 20:00etara. Energia berriztagarrien sustapena dute helburu, autokontsumotik energia komunitateetara pasatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun