Doneztebeko Anoi papertegiak saldu ditu lehen saria lortu dituen dezimoak Konstituzio Eguneko loterian. Madrilen eta Zamoran banatu da sariaren gainerakoa. Dezimo bakoitzak 130.000 euro jaso ditu. Honez gain, sari berezia 99.381 zenbakiko lehenbiziko zatikiko bosgarren sailerako izan da, 15 milioi eurokoa.