Eguberriak hurbiltzen ari direla, egun hauek bereziak egiteko hainbat jarduera antolatu ditu Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak. Abenduaren 4ean ipuin kontalaria izan zen eta abenduaren 11n haurrentzako eskulan tailerra eginen dute herrigunean. Doneztebeko Udalak lagundua, 16:30ean izanen da tailerra. Honez gain, dendak irekiak egonen dira larunbat arratsaldetan eta zerri-pintxoak izanen dituzte Ameztia, Maylin eta Titi ostatuetan.