Urrezko Aizkolarien Kopa jokatuko du larunbatean Patxi Mindegiak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 20:00

Patxi Mindegia izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Patxi Mindegia izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Etxebarrin jokatuko dute txapelketa 18:00etan. 

Larunbatean jokatuko da Etxebarrin (Bizkaia) Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa. Eskualdeko aizkolari bakarra ariko da bertan: Patxi Mindegia zubietarra. Berarekin batera ariko dira Txomin Amundarain, Juanjo Lopez Azpilikueta,  Julen Olano, Jon Rodriguez II, Iosu Santamaria, Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez aizkolariak. Lau kana erdiko enbor moztu beharko dituzte, lehen hiru sailkatuek segiko dute aitzinera txapelketan.

Urrezko Aizkolarien Kopaz gain, Binakako Harrijasotze Txapelketa ere jokatuko dute. Iraitz Arruti eta Xabat Olaizola ariko dira Aimar Galarraga eta Jon Unanue Goenatxo III.-enaren kontra. 

Bi lehiaketen finalak Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dira abenduaren 31n. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun