Euskararen Nazioarteko Eguna

Triki-bertso afaria izanen dute larunbatean Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 10:00

Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze ariko dira larunbatean bertsotan Ezkurran.

Euskararen Egunaren harira, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia ariko dira kantari.

Ezkurrako udalak antolatuta, Euskararen Eguna ospatuko dute abenduaren 4an, larunbatean eta triki-bertso afaria antolatu dute, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Erreserbatzeko Barranka jatetxeko 948 61 50 98 telefonora deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun