Mendi abesbatzak kontzertua emanen du Donezteben abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 17:30

Nafarroaren Eguna ospatzeko, kontzertu saila berriz egiten hasiko da aurten Nafarroako Gobernua, Abesbatzen Elkartearen laguntzaz.

Mendi abesbatzaren emanaldia antolatu du Nafarroako Gobernuak Donezteben ortziralerako. San Pedro elizan izanen da kontzertua 12:30ean, Ion Irazokiren zuzendaritzapean. Hainbat tankera eta garaietako obrak bilduko dituzte eta Nafarroako ereserkia abestuz emanen diote hasiera. Egun berean ospatuko den Euskararen Egunari ere keinua eginen diote euskal kanta maitatuenak abestuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun