Helpbidea-112 seinaleak jartzeko dirulaguntza hartu dute Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Saldias, Urdazubi eta Urrozko udalek

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 27a, 12:00
Aurten Nafarroako 11 udalek (horietatik 9 eskualdekoak) hartuko dute euren herriko Metro-Baserria diseinatzeko, baserrietako identifikazio-plakak egiteko eta bide-seinaleak jartzeko dirulaguntza. Basaburua, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Ezkurra, Imotz, Oiz, Saldias, Urdazubi eta Urrozko Udalak dira.

 

Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea-112 proiektua. Nafarroako Gobernua, tokian tokiko udalen laguntzarekin, lurralde osora zabaltzen ari den egitasmoa da eta, dagoenekoz, hainbat herritan indarrean jarria dute dagoeneko. Aurten Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Saldias, Urdazubi eta Urrozko udalek paratu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun