Salgai daude Doneztebeko Erreka elkartearen gabonetako saskiaren boletoak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 10:00
Iaz Legasako Bixi Amestoi Arrijuriak irabazi zuen Erreka elkartearen saski paregabea.

Urtero bezala Erreka kirol elkarteak eguberrietako saski eder baten zozketa eginen du. Boletoak dagoeneko salgai daude herriko hainbat komertziotan, eta Errekako kirolariek ere salduko dituzte. Zozketa abenduaren 18an eginen dute 12:00etan Erreka Kirol Elkartearen egoitzan. Zozketarekin ateratako dirua elkarteak urteroko jarduna finantzatzeko erabiliko du.

Zozketatuko duten saskiak ondorengo sariak ditu barrenean: 150 euroko balea Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokietan gastatzeko, 150 euroko balea erregaian gastatzeko, Roomba Robot xurgagailua, asteburu baterako ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, telebista, bi pertsonarentzako otordua inguruko jatetxe berezi batean, hutsean ontziratzeko makina, Lacturale produktuen lotea eta ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...

Saridunak hamabi eguneko epea izanen du zozketak egiten denetik saria hartzera joateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun