Azaroak 25

Elkarretaratzea eginen dute Donezteben azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 11:30

Donezteben 2019an egindako kontzentrazioa.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da ortzegunean, eta data seinalatu horretan karrikara ateratzeko deia egin dute Donezteben. Herriko biribilgunean elkartuko dira 12:00etan eta elkarretaratze alaitua eginen dute. Mendaur institutuak, Malerrekako herrietako eskolek, San Miguel ikastetxeak eta Malerrekako Mankomunitateak egin dute deia. 

Donezteben eginen dute elkarretaratzeaz gain, herriz herri eta eskolaz eskola kontzientziazio lana ere egiten ari dira Malerrekako herrietako eskolak eta Doneztebeko ikastetxeak.

Doneztebeko San Miguel ikastetxean sexualitate eta tratu onak landu dituzte, Mendaur Institutuan DBH 1. 3 eta 4.en mailako ikasleek zineforuma eginen dute eta 2.en mailako ikasleek indarkeria matxistari buruzko unitate didaktikoa landu dute.

Herrietako eskolei dagokionez, muralen, kantuen, ipuinen eta bideoen bitartez landu dute indarkeria matxista. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun