Adimen desgaitasuna duten hamalau urtetik gorakoei zein beren senitartekoei zuzenduta dago ikastaroa, eta parte hartzaile bakoitzak senitarteko edo laguntzaile bat ikastarora berarekin eramateko aukera izanen du.
Nafarroako Gobernuak finantzatu du jardunaldia eta beraz, parte hartzaileentzat dohainik izanen da. Hori bai, parte hartzeko beharrezkoa izanen da aitzinetik izena ematea eta horretarako aski da santi@anfasnavarra.org helbidera mezu bat idaztea, edota 948 27 50 00 telefonora deitu eta Santiz galdetzea.
Arantxa Meca irakasle
Arantxa Meca Nafarroako Kirol Egokituen Federazioan Judoan irakasleak emanen du ikastaroa, eta hiru ordutan defentsa pertsonaleko oinarrizko kontzeptuak erakutsiko ditu. Eguneroko ohiko bizitzan arrisku egoerak hautematen ikasiko dute, beren buruarengan kon antza eta segurtasun handiagoa izaten, eta baita egoera jakin batzuen aurrean egoki erreakzionatzen ere. Gainera, estresa kontrolatzeko metodoak ere ikasiko dituzte parte hartzaileek. Edukiak horiek denak jokoen bidez landuko dituzte.