Jubiloteka zerbitzua ematen hasiko dira gaurtik aurrera asteartero Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 13:00

Duela bost urte ateratako argazkian, Zubietako emakumeak ageri dira jubilotekan. Zerbitzu hau berreskuratzea erabaki dute.

Eskolako beheko solairuan biltzen hasiko dira asteartero 16:00etatik 18:30era.

Beste zenbait herritan aritzen den Ramoni Ordoki lesakarraren eskutik Zubietan ere jubiloteka zerbitzua eskaintzen hasiko dira asteartero, 16:00etatik 18:30era eskolako beheko solairuan. Hain zuzen, astearte honetan, azaroak 23, izanen dute lehen saioa. Astebete lehenago, azaroaren 15ean izan zuten udal ordezkariek bilera eta bere garaian herrian izan zen zerbitzu hau berreskuratzea erabaki zuten. Nahi duen guziak, denbora-pasako jokoak eta ariketak egiteko aukera dauka eta ez du jubilatu izan beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun