Landarteren bosgarren edizioa balantze «hagitz on» batekin akitu da, parte hartu duten eragile guztiek, sortzaileek zein lan egin duten komunitateek egindako balorazioen arabera, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Ekintzako Zerbitzuak - Vianako Printzea Erakundea, bultzatutako programa honen koordinazio-taldeak adierazi duenez, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak ere parte hartu du.
2021ean sei artista eta kolektibok parte hartu dute Nafarroako bertze hainbat herritan. Eskualdean, Zubietan izan da Katixa Goldarazena artista. Goldarazenak Zubietako tradizioan oinarritutako proiektu bat landu du, gorputzak bizitzan duen presentziari buruz gogoeta egiten duena. Artistak azaldu duenez, «gazte-talde bat gonbidatu dugu horri buruz hainbat saiotan pentsatzera, esperimentatzeko eta jolasteko, herriaren iraganeko uneak erakusten dizkiguten ikus-entzunezko erregistroen, argazkien eta idatzien artxibotik abiatuta. Erregistroak erakuts diezagukeen hori orainaldira ekartzeko ahalegina izan da».