Festa herrikoia ospatu zuten larunbatean Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 20:00

Beintzako Orbela aterpetxeak antolatuta, festa herrikoia ospatu zuten larunbatean Beintza-Labaienen. 15:00etan, Maite Arzuaga biologoaren gidaritzapean egindako paseo gidatuarekin hasi zuten egitaraua. Haur eta heldu multzo polita bildu zen paseoan. 

Ondotik, Beintzako frontoian gizonezkoen binakako pala txapelketa jokatu zuten. Lau bikotek hartu zuten parte eta Gasteizko Diego eta Iruñeko Victor izan ziren txapeldunak. Bigarren postuan geratu ziren Pello Telletxea eta Beñat Albisu. Parte hartu zuten bertze bi bikoteak Jon Otxandorena eta Fidel Bertiz eta Oscar Askunze eta Iñigo Estanga izan izen. 

Eguna bukatzeko haurrentzako herri kirolak izan zituzten eta taloak janez bukatu zuten festa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun